facebooktwitterpinterest

Reseñas, información para Arriguri

Arriguri

Sobre Nosotros

Ikusentzunezko produktora baten egiturapean euren behar izan artistikoak asetzen saiatzen garen sortzaile taldea.

Irudi eta soinuarekin arduratsu, bideo eta argazkigintzan adituak eta euskeragaz konprometiduak.

Historia

Autore lanak erditzeko tresna da Arriguri.

Bideoklipak, audio grabaketak, arte lanak, argazkigintza, diseinu fisiko zein digitalak, arropak eta edozein motako proposamen bakarrak eta makarrak.

Impressum

Arriguri disziplina ezbardinetatik gatozan euskal sortzaile taldea gara.

Gure diskurtsoa disziplina horreen berezko hizkuntza eta euren arteko bitareetan eraikitzen dogu. Arropak, videoak, marrazkiak, eskulanak eta danatarik egiten dogu baie ezebez konkretuki.

Marrazki batek joskera bat eskatuen dau, batuketa horri argazki bategaz erantzun zaiolarik, mezu osoa laburmetrai baten historio bategaz osatu, eta ekintza zehatz bategaz errealidadera hurbildu.

Hau da, arriguri sortzeko batu gara.

Kontzeptutik distribuziora sortzeko, bide horren zatiekaz eta euren arteko elkareraginekaz olgau, esperimentau eta ondorioak atarateko.

Pausu danak eta euren arteko bitarteak obra bihurtuz.

Beti material ekologiko, hurbiltasun, birziklatze eta “komerzio justo”aren, eta baita euskara, euskal kultura, alternatiba ez-komertzialen eta herri/gizarte eraikuntzaren aldeko apostua eginez.
Zelan?

Gure Proeiktu ta hausnarketa propioak aurrera eroateko baliabideak batu guran, gure ezagutzak eta ondorioak salmentan jartzen doguz.

Horretarako:

1.-Arrigurik sortutako piezak erosteko aukera helarazten dotzuegu gure online dendan:
(Serigrafiak, arropak, eskulanak e.a.)

2.-Gure esperientzietatik lortutako ezagutza eta medioak behar dauzanaren esku jartzen doguz:
(Bideo eta audio grabaketak, diseinu grafiko eta testila, maketazioak, argazkilaritza, aholkularitza e.a.)

Dirección: Talakoetxea 4, Bajo A, 48370 Bermeo
Teléfono: 688642179
moc.irugirra@irugirra
Ciudad: Bermeo
Ruta: Talakoetxea 4, Bajo A
Código postal: 48370


Horas laborales

lunes: 09:00 - 13:00

Lugares similares cerca
Tiro Pun ekoizpenak Tiro Pun ekoizpenak 3 km Realizacion de videos Grabacion, mezcla y mastering de audio.
Comenta sobre este lugar

Agregue este mapa a su sitio web;



Nosotros usamos cookies

Utilizamos cookies y otras tecnologías de seguimiento para mejorar su experiencia de navegación en nuestro sitio web, mostrarle contenido personalizado y anuncios dirigidos, analizar el tráfico de nuestro sitio web y comprender de dónde provienen nuestros visitantes.. Política de privacidad