GIPUZKOAKO MERKATARITZA, OSTALARI, ZERBITZU ENPRESA eta AUTONOMO ELKARTEEN TALDEA
Dendartean ondoren aipatzen diren HELBURU zehatzekin sortu zen:
*Bere kide guztien interes ekonomiko eta profesionalen ordezkaritza, defentsa, sustapena eta difusioa.
*Hiri/herri marketinarekin eta Gipuzkoako merkataritzaren irudiarekin zerikusia duen ororen garapena.
*Merkataritzarekin lotura duten hirigintza planen azterketa, garapena eta egikaritza.
Elkarteen bidez, herri merkataritzako bezeroen beharrak jaso eta beren itxaropen eta nahiak betetzeko lan egin.
*Herritarrak, merkataritzaren garrantziaz ohar daitezen lan egin. *Herrietako merkataritzan erosketak eginaz ingurugiro, ekonomia eta gizarte iraunkortasuna bultzatzen delarik eta ondarearen banaketa justuagoa egiten delarik.
*Herri merkataritzaren kalitate irudia transmititu.
*Sektorearen modernizazioaren alde lan egin, kudeaketa errazten duten tresnen bidez, eredugarriak diren merkatariak animatuz eta burutu beharreko ekintzetan lagunduaz, eta gainontzekoak egunetik egunera lehiakorragoak izatea dela bidea kontzientziatuz.
Agregue este mapa a su sitio web;
Utilizamos cookies y otras tecnologías de seguimiento para mejorar su experiencia de navegación en nuestro sitio web, mostrarle contenido personalizado y anuncios dirigidos, analizar el tráfico de nuestro sitio web y comprender de dónde provienen nuestros visitantes.. Política de privacidad