1. sektorearen sustapenerako Debagoienean eragin nahi duen elkartea, bertako eta sasoiko produktuen merkaturatzea eta kontsumo eredua eraldatzea bultzatuz.
Nekazal eredu ekologikoa bultzatzeko eta hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo ereduak garatu eta indartzeko Ereindajan kooperatiba integrala sortzen ari gara.
Irabazi asmorik gabeko kooperatiba izango da, gizarte eraldaketa ipar duena Debagoiena lan eremu duelarik.
ZERATARAKO?
• 1go sektorea eta kontsumo arduratsua biziberritzeko
• Bertan ekoiztutako produktuen distribuzioa zentralizatzeko
• Bertakoa, sasoikoa eta osasuntsua ekoiztu eta kontsumitzeko
• Komunitatea bere buruaren jabe izaten laguntzeko: konfluentzian herrigintzara hurbiltzeko
• Bailara mailan praktikatik eragiteko: ekintzailetasuna eta proiektugintza
• Protagonista guztientzat sozialki justua den sistema bat izateko
• Ekonomia eredu bideragarria eraikitzeko eta lanpostu duinak sortzeko
NOLA?
• Bailarako ekoizpena eta ekologikoa merkaturatzeko saltokiak sortu eta kudeatuz.
• Lehen sektoreko ekoizleei zuzenduriko biltegia eta zerbitzuak eskainiz.
• Nekazaritza eredu ekologikoa sustatzeko ekimen ezberdinak eginez. Hala nola, ekologikorako eraldatze prozesuak babestu, nekazaritza ekologikorako lurrak lortu, etab.
• Elikadura subiranotasunerantz pausoak emanez, tokiko eta nazio mailako ekonomia eta merkatua indartuz.
• Gizarte eraldaketa eta ekimen berriendako plataforma izanez.
• Lehen sektorearen barruan lankidetza sustatuz.
• Ekoizle zein kontsumitzaileen formazio-beharrizanak aseko dituen eragilea izanez.
• Jendartea sentsibilizatzeari begirako ekintzak eginez.
Udaberrian bailarako produktuak eta ekologikoak merkaturatzeko saltokia zabalduko dugu Debagoienean.
1. sektorea biziberritu eredu agroekologikoa bultzatuz eta kontsumo eredua eraldatu.
Agregue este mapa a su sitio web;
Utilizamos cookies y otras tecnologías de seguimiento para mejorar su experiencia de navegación en nuestro sitio web, mostrarle contenido personalizado y anuncios dirigidos, analizar el tráfico de nuestro sitio web y comprender de dónde provienen nuestros visitantes.. Política de privacidad