Ikus-entzunezkoak, diseinua eta sektore eolikoa
Ideiak sortzeko makina ostu genuen behin, beste zerbait zelakoan. Probetxua atera behar zitzaiola eta, ideia faktoria sortu dugu. Erraz erabiltzen da: aski da zer behar den adieraztea eta botoia sakatzea, makina ttur-tturka hasten da eta pare bat minuturen bueltan ideia on bat jaurtitzen du. Ikus-entzunezkoetan, diseinuan eta sareko komunikazioan funtzionatzen du ondoen, baina, argi ibili, deskuidatuz gero aholku miragarriren bat ere emango dizu baratzeko tomateen tamaina biderkatzeko, bizilagunaren etxeko obren zarata isilarazteko, edo begiz jota daukazun hura albora erakartzeko. Hori bai, hiru damatxori bakarrik egiten die kasu. Jo haiengana ideia faltan bazabiltzate.
Agregue este mapa a su sitio web;
Utilizamos cookies y otras tecnologías de seguimiento para mejorar su experiencia de navegación en nuestro sitio web, mostrarle contenido personalizado y anuncios dirigidos, analizar el tráfico de nuestro sitio web y comprender de dónde provienen nuestros visitantes.. Política de privacidad