Arrasateko Olarte kaleko 8 zenbakian dago Iluntz taberna. Aurretik Mirentxu taberna bezala ezaguna, Iluntz izenpean eman ditu azken bi hamarkadak. Geroztik, ezinbesteko geldilekua izan da arrasateko parrandazale eta txikiteroentzako.
Egun osoan zehar, traguak hartzeko aukera aparta ematen du tabernan, barra gainean dotore-dotore jarritako pintxo ederrez lagundurik. Gauen berriz, musika ona eta festa giroa nagusitzen da!
Zuzeneko emanaldiak dira tabernaren beste espezialidade bat. Azken urte hauetan ugariak izan dira tabernatik pasa diren musika talde eta disko jartzaileak. Arrasateko talde askok bertan eskaini dute bereien lehen emanaldia, eta atzerritik etorritako taldeak ere aritu dira eskenatoki txikian. Zuzeneko musika gerturik sentitzeko eta bizitzeko leku ederra da Iluntz taberna.
Agregue este mapa a su sitio web;
Utilizamos cookies y otras tecnologías de seguimiento para mejorar su experiencia de navegación en nuestro sitio web, mostrarle contenido personalizado y anuncios dirigidos, analizar el tráfico de nuestro sitio web y comprender de dónde provienen nuestros visitantes.. Política de privacidad