100 urte daramatzagu lanean harategian bertan ekoiztutako produktu artisauak ekoizten eta Euskal Okela haragia saltzen. Tradizioari lotuta eta Tolosan errotuta, baina beti ere berrikuntzei so. Lehen Eusko Label Harategia da gurea.
Belaunaldiz belaunaldi etenik izan ez duen familia negozioa da Muñagorri Harategia. Mendea bete dugu, 100 urtetik gora daramatzagu eta lanean. Urte horietan guztietan Tolosako kimua herriaren bihotzean sustraitu da eta loratzen jarraitzen du.
Muñagorri harategian lehen Eusko Label Harategia da. Euskadin jaio eta hazi diren kalitatezko animalietako haragia da Muñagorrin saltzen duguna.
Euskadin ez ezik gurean modu artisauen lantzen ditugun produktuak ere saltzen ditugu: saltxitxak, tripakiak, mingaina, urdailazpiko egosia, arkumea, txerriaren odolkia, arrozaren odolkia, mondejua, txorizoa, txistorra... Harategian bertan ikusi dezakezue 2010ean Euskadiko Txistorra Txapelketan jantzitako txapela.
Haragiaz gain, bertako beste hainbat produktu ere topatu ditzakezue Muñagorrin. Eta noski, gu, Muñagorri familia ere aurkituko duzue Pablo Gorosabel kaleko bosgarren zenbakian. Beso zabalik jasoko zaitugu!
Agregue este mapa a su sitio web;
Utilizamos cookies y otras tecnologías de seguimiento para mejorar su experiencia de navegación en nuestro sitio web, mostrarle contenido personalizado y anuncios dirigidos, analizar el tráfico de nuestro sitio web y comprender de dónde provienen nuestros visitantes.. Política de privacidad