Euskarazko musika ikasketak gertuko bihurtzea izan dugu helburu, gure ohitura eta kultura musika klasikoarekin zein bestelako musika estiloekin konbinatuz,
Egungo Musika Eskolaren hastapenak 2003an ematen dira Amaia Arruabarrena, Aintzane Uria eta Eva Maruriren eskutik, San Nikolas Ikastolako Arene Azpi Musika Eskolari jarraipena emateko eta musika eskaintza handitzeko nahiaz. Euskarazko musika ikasketak gertuko bihurtzea izan dugu helburu, gure ohitura eta kultura musika klasikoarekin zein bestelako musika estiloekin konbinatuz, beti ere senitarteko giro alaian.Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.Ikasleen garapen osoa bermatuko duen lan-erritmoa mantentzen zein lan-espazio atsegina sortzen saiatzen gara, eurak etxean bezala, lasai eta eroso, sentitu daitezen.Gure hezitzaileen lan-taldea esperientzia zabala duten profesional adituek osatzen dute. Gure lana maite dugun langile-talde konprometitua gara.
Agregue este mapa a su sitio web;
Utilizamos cookies y otras tecnologías de seguimiento para mejorar su experiencia de navegación en nuestro sitio web, mostrarle contenido personalizado y anuncios dirigidos, analizar el tráfico de nuestro sitio web y comprender de dónde provienen nuestros visitantes.. Política de privacidad