Urumeako Kronika da, Urumea goialdeko herrien berriak argitaratzen dituen egunkaria. Helburua da gertuko informazioa ematea, modu zabalean eta euskeraz.
Urumea goialdeko bost herri lantzen ditu Kronikak: Hernani, Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizueta. Hauen guztien informazioa biltzen duen edizio bateratua argitaratzen da larunbatero, 16 orrialdeko Urumeako Kronikan.
Baina beste bi kronika ere argitaratzen dira, astean zehar: astelehenetik ostiralera eta igandetan, Hernaniko Kronika (A3ko orri bat), eta asteazkenetan, Astigarragako Kronika (A3ko orri bat).
Esan bezala, larunbatetako edizio bateratuan tokia izaten dute bi herri hauek, Ereñotzu, Arano eta Goizuetarekin batera. Era berean, Hernaniko Kronika egunero iristen da hiru herri hauetara ere, eta beraz, astean zehar argitaratzen den Hernaniko Kronikan tokia egiten zaie herri horietako eguneko albiste txikiei.
Agregue este mapa a su sitio web;
Utilizamos cookies y otras tecnologías de seguimiento para mejorar su experiencia de navegación en nuestro sitio web, mostrarle contenido personalizado y anuncios dirigidos, analizar el tráfico de nuestro sitio web y comprender de dónde provienen nuestros visitantes.. Política de privacidad